Basque Culinary Centerrek eta Ausolanek gazteentzako sukaldaritza-lehiaketaren 3. edizioa jarri dute abian
3. edizioa
Sukaldean Sortzaile
Lehiaketa
Basque Culinary Center-ek eta Ausolan-ek gazteentzako sukaldaritza-lehiaketaren 3. edizioa jarri dute abian, gastronomiak gure kulturan duen garrantzia sustatzeko.
12-14 eta 15-17 urte bitarteko gazteek beren aitona-amonen errezetak inspiratuko dituzten plater berriak sortu behar dituzte.
Horrela, interorokortzea, sormena eta berrikuntza landuko dira, kultura gastronomikoa sustatuz eta teknologia berrien bidez.
Nola parte hartu
1
Taldea osatu
Osatu taldea. Taldeek 3 kide izan beharko dituzte.
Bi adin-modalitate:
12-14 urteko adina, hau da, Lehen Hezkuntzako 6. mailatik DBHko 3. mailara bitartekoa eta 15-17 urtekoa, hau da, DBHko 4. mailakoa eta Batxilergoko 1. eta 2. mailakoa.
2
Errezeta berridatzi
Aiton/amonen errezeta batean oinarrituz, errezeta berria idatzi. Egindako aldaketak arrazoitu beharko dituzue.
3
Bideoa grabatu
Errezeta bideo labur batean grabatu beharko duzue (gutxienez 2 minutu eta gehienez 3 minutu). Bidalketan, honako hauek azaldu beharko dituzue: errezetaren jatorria, zergatik aukeratu duten, errezeta egiteko eman beharreko pausoak eta beharrezkoak diren tresnak, eta platera amaituta aurkeztu beharko duzue. Bideoarekin batera, errezeta ere bidali beharko duzue.
4
Bideoa igo
Igo zuen bideoa atalean izango duzue aukera bideoa igotzeko.
Bideoa YouTuben sortutako kanal batean jarri beharko da.
Bideoa eskegi eta errezetak bidaltzeko epea 2021eko azaroaren 12an amaituko da.