Basque Culinary Centerrek eta Ausolanek gazteentzako sukaldaritza-lehiaketaren 6. edizioa jarri dute abian
6. edizioa
Sukaldean Sortzaile
Lehiaketa
Basque Culinary Center-ek eta Ausolan-ek gazteentzako sukaldaritza-lehiaketaren 6. edizioa jarri dute abian, gastronomiak gure kulturan duen garrantzia sustatzeko.
12-14 urte (Jaiotze URTEAK 2013, 2012, 2011 eta 2010) eta 15-17 urte (Jaiotze urteak 2009, 2008 y 2007) arteko gazteek plater berriak sortzea da, aitona-amonen errezetetan inspiratuz eta bere eginez.
Horrela, interorokortzea, sormena eta berrikuntza landuko dira, kultura gastronomikoa sustatuz eta teknologia berrien bidez.
Nola parte hartu
1
Taldea osatu
Osatu taldea. Taldeek 2 – 3 kide izan beharko dituzte.
Bi adin-modalitate:
12-14 urte (Jaiotze URTEAK 2013, 2012, 2011 eta 2010) eta 15-17 urte (Jaiotze URTEAK 2009, 2008 eta 2007).
2
Errezeta berridatzi
Aiton/amonen errezeta batean oinarrituz, errezeta berria idatzi. Egindako aldaketak arrazoitu beharko dituzue.
3
Bideoa grabatu
Errezeta bideo labur batean grabatu beharko duzue (gutxienez 2 minutu eta gehienez 3 minutu). Bidalketan, honako hauek azaldu beharko dituzue: errezetaren jatorria, zergatik aukeratu duten, errezeta egiteko eman beharreko pausoak eta beharrezkoak diren tresnak, eta platera amaituta aurkeztu beharko duzue. Bideoarekin batera, errezeta ere bidali beharko duzue.
4
Bideoa igo
Sukaldeansortzaile.com webgunean, behean dagoen “Igo zuen bideoa” atalean, bideoa igo dezakezue.
Bideoa YouTuben sortutako kanal batean jarri beharko da.
Bideoa eskegitzeko eta errezetak bidaltzeko epea 2024eko azaroaren 4an amaituko da.