Parte hartzeko epea ekainaren 3a arte luzatzen dugu, ez galdu aukera!

2. edizioa

Gazteak sukaldean
sortzaile

LEHIAKETA

Basque Culinary Center-ek gazteentzako 2. sukaldaritza lehiaketa sortu du DSS2016eu-ko legatu bezala.

12-14 eta 15-17 urte bitarteko gazteek, aiton/amonen errezetak oinarritzat hartuz, bereganatu eta errezeta berriak asmatzea du helburu.

Taldean errezeta berria sortu, grabatu eta parte hartu. Saria, Basque Culinary Centerren "Culinary Camp" 2019 Nazioarteko Kanpamendu Gastronomikoan parte hartzea izango da.

HAU DA ZURE AUKERA!

Ate irekiak sormenari

Aurkeztutako azken bideoak

Nola parte hartu

1

Taldea osatu

12-14 edo 15-17 urte bitarteko gutxienez 2 eta gehienez 4 pertsonaz osatutako taldea osatu ezazu.

2

Errezeta berridatzi

Aiton/amonen errezeta batean oinarrituz, errezeta berria idatzi. Egindako aldaketak arrazoitu beharko dituzue.

3

Bideoa grabatu

2 minututik 4 minutura arteko bideo bat grabatu euskaraz. Jatorriz, zergatia, errezetaren pausoak, erabilitako produktu/tresneria eta platera amaitua azalduaz.

4

Bideoa igo

Behekaldean dagoen "igo zuen bideoa" atalean izango duzue aukera bideoa igotzeko, 2019ko ekainaren 3a bitartean.

Igo zuen bideoa

* Derrigorrezko eremuak
Datuen babeserako oinarrizko informazioa
Arduraduna BASQUE CULINARY CENTER FUNDAZIOA ("BCCF")
Helburuak Lehiaketan parte hartzeko eskaera izapidetu nahiz kudeatu, eta jarduera hori sustatu nahiz ezagutarazi.
Legitimazioa Interesdunaren onespena
Hartzaileak Erregistratutako irudiak edota ahotsak eskura izango dituzte hirugarrenek Youtube interneteko atariaren edota BCCFren webgunearen bitartez, baita Europako Batasuneko lurraldetik kanpo ere. Beste datu pertsonalik lagatzea ez da aurreikusi.
Eskubideak Eskubidea duzu noiznahi zure onespena ezeztatzeko, tratamenduari uko egiteko, datuak eskuratu, zuzendu eta kentzeko, beste eskubide batzuk izateaz gain, BCCFra ohiko postaz edo lopd@bculinary.com helbide elektronikora idatzitako eskaera baten bitartez
Informazio osagarria Datuen Babesari buruzko informazio osagarri zehatza Pribatutasun Politika Atalean kontsultatu ahal duzu.

Saria

Lurralde bakoitzeko (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia) bideo bat aukeratuko da modalitate bakoitzeko (12-14 eta 15-17 urte bitartekoak). Guztira 6 talde aukeratuko dira. Talde aukeratuek beraien errezetak aurkeztuko dituzte 3 epailez osatutako epaimahai batetan. Horretarako, talde bakoitzak Basque Culinary Centerren bere errezetak burutu beharko ditu bideoan aurkeztutako moduan.

Amaiera emateko, aukeratuentzat eta beraien gonbidatuentzat sari banaketa ekitaldia izango da. Modalitate bakoitzeko talde saritu bat egongo da. Gonbidatuak partaideen familia-kideak izango dira, talde bakoitzak 4 gonbidapenekin.

SARIA: Irabazleentzako "Culinary Camp" 2019 Kanpamendu Gastronomiko Internazionaletan parte hartzea. Uztailaren 1etik 10era.

Modalitate bakoitzeko talde irabazle bat izango da. Irabazle guztiek 2019ko Basque Culinary Centerren "Culinary Camp" Kanpamendu Gastronomiko Internazionaletan plaza bana izango dute beraientzat.

Sukaldean Sortzaile

Kontaktua

Lehiaketaren inguruan edozein zalantza izanez gero edota arazo teknikoren bat izanez gero, idatziguzu e-posta bat eta ahal bezain pronto lagunduko dizugu: club@bculinary.com