WEB HONETAKO TITULARRAREN IDENTITATEA
Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea beteaz, www.bculinary.com helbidearen titularra ondorengo hau dela jakinarazten dizugu: Izen soziala: Basque Culinary Center Fundazioa
IFK: G-20998100
Helbidea: Juan Avelino Barriola kalea, 101 (20009), Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 574 500
Faxa: 943 574 502
Posta elektronikoa: info@bculinary.com
Erregistro-datuak: Fundazioen Erregistroa F-253
WEBGUNE HAU ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK
Web-orri honetara sartzeak Erabiltzaileen baliabideak ematen dizkizu; horrekin batera, webean sartzen zaren unean www.bculinary.com helbidean argitaratutako baldintza orokorrak eragozpenik gabe onartzen dituzula adierazten duzu. Beraz, erabiltzeko baldintza orokor hauek irakurri beharko ditu Erabiltzaileak, betiere baldin eta asmoa badu web honen bidez eskaintzen diren zerbitzuak eskuratzeko, eta beharbada erabiltzeko; izan ere, baldintza horiek aldatu egin daitezke. Ildo horretan, Erabiltzailetzat joko da www.bculinary.com webean garatzen diren doako edo kostubidezko zerbitzu eta jarduerak eskuratu, haietan nabigatu, haiek erabili edo haietan parte hartzen duen pertsona.
2.1.-Helburua eta aplikazio-esparrua: Erabiltzeko baldintza orokor hauetan araututa dago www.bculinary.com webgunera sartzea, hor nabigatzea eta hori erabiltzea, bai eta horko edukiak erabiltzetik eratorritako erantzukizunak ere, hala nola testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, adierazpenak eta informazioak, orobat jabetza intelektualari eta industrialari buruzko Espainiako legeek eta nazioarteko tratatuek babestutako beste edozein sorkuntza. Basque Culinary Center Fundazioak (aurrerantzean, BCCF) baldintza partikularrak finkatu ahal izango ditu, zeinak aplikagarriak izango diren berariazko zerbitzuak erabili edota kontratatzeko; baldintza orokor horiek ordezkotzat aplikatzeko dira.
2.2.-Zerbitzuak eskuratu eta erabiltzeko baldintzak: www.bculinary.com webgunera sartzea, hasiera batean, askea eta doakoa da. Hala eta guztiz ere, zerbitzu eta eduki batzuk lotuta egon daitezke aldez aurretik zerbitzua edo produktua kontratatzearekin; kasu horietan, horretarako apropos sortuta, BCCFk kontratazioa baino lehen eskura jarriko dituen baldintza partikularrak aplikatu beharko dira. Une oro, Erabiltzaileak web honetako zerbitzuak zilegi den eran erabili beharko ditu, aintzat hartuta honako baldintza orokor hauek, indarraldiko legeria, morala eta ordena, bai eta Interneten oro har onartuta dauden praktikak ere. Erabiltzaileak bermatu egiten du web honetan dauden inprimakien bitartez emandako informazio guztia legezkoa, erreala, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela. Emandako informazioan gerta daitekeen edozein aldaketa BCCFri berehala jakinaraztearen erantzule bakarra Erabiltzailea izango da . Erabiltzaileak ezingo du horrelakorik egin: web honetako sistema informatikoak kaltetu edo aldatzeko asmoz birusak, programak, makroak edo beste edozein karaktere-sekuentzia sarrarazi, baliabideak era masiboan kontsumituz beste erabiltzaile batzuei sartzea oztopatu, web honetako datuak publizitate helburuekin eskuratu, web honetako edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edo hirugarrenen esku jarri, web honen baitako zerbitzuen bitartez jabetza intelektualari, isilpeko industrialei, kontratu-konpromisoei eta hirugarrenek duten ohore, irudi eta intimitate pertsonaleko eskubideei kalteak eragin, lehia desleialeko eta legez kontrako publizitateko ekintzak gauzatu. Erabiltzaileak www.bculinary.com webguneko zerbitzu bat erabili edota kontratatzeko, hark erregistratu egin behar baldin badu, informazio egiazkoa eta legezkoa emateko erantzukizuna izango du. Baldin eta erregistroaren ondorioz Erabiltzaileari pasahitz bat jaso badu, hark hitza ematen du aipatutako zerbitzu horiek eskuratzeko pasahitza arduraz eta isilpean erabiliko duela. Horrenbestez, Erabiltzaileak izango dira erantzule helaraziko zaizkien edozein identifikatzaile edota pasahitz behar bezala isilpean zaintzeko, eta hitza ematen dute horiek hirugarrenei erabiltzen ez uzteko, ez aldi batean, ez luzaroan, eta kanpoko pertsonei horiek eskuratzea ez onartzeko. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da, Erabiltzaileak pasahitza arduragabe erabilita edo pasahitza galtzearen ondorioz, zerbitzuak legez kontra erabiltzeko edozein hirugarren pertsonak pasahitza baliatzea. Baldin eta norbaitek Erabiltzailearen pasahitzen bat lapurtu, galdu edo baimenik gabe eskuratu badu, BCCFri berehala jakinaraztearen erantzulea Erabiltzailea izango da, lehenbailehen baliogabetu dezan. BCCFk ez du inoiz inolako erantzukizunik izango baimenik gabeko hirugarrenek egindako ekintzetan, baldin eta Erabiltzaileak aipatutako jakinarazpenik egin ez badu.
JABETZA INTELEKTUALEKO ETA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK
BCCF da www.bculinary.com osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialen titularra, marka, izen komertziala edo ikur bereizgarria barne direla. Bereziki eta mugarik jartzeko asmorik gabe, egile eskubideen babespean daude webguneko diseinu grafikoa, iturri-kodeak, logoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta gainerako elementuak. www.bculinary.com webgunean sartzeak edo nabigatzeak inoiz ere ez du eragingo Erabiltzaileari erabilera pertsonalerako BCCFk bere jabetza intelektualari eta industrialari uko egitea, eskualdatzea edo baimen osoa ala partziala ematea. Horregatik, Erabiltzaileak aitortzen du www.bculinary.com-eko edukiak, osorik ala zatika, BCCFk berariaz adierazita idatziz emandako baimenik gabe erreproduzitu, kopiatu, banatu, merkaturatu, eraldatu, berrerabili, publikoki jakinarazi eta, oro har, beste edozein eratara ustiatuz gero, jabetza intelektualeko edota industrialeko eskubideak hausten direla. Internet bidez norbere borondatez www.bculinary.com webgunera helarazitako datu pertsonaltzat hartu gabeko informazio oro (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, eta abar barnean dela) BCCFren jabetza esklusibo bihurtuko da; haren esku izango dira hortik aurrera erabiltzeko eskubide mugatuak, horregatik haren alde inolako konpentsaziorik sortu gabe, ez eta beste inoren alde ere.
ERANTZUKIZUNEN ETA BERMEEN ERREGIMENA
BCCFk ez du bermatzen www.bculinary.com gunean dauden zerbitzuen edo informazioaren legezkotasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna edo zehaztasuna. Hortaz, zerbitzuaren erabilgarritasunean edo itxaropenetan Erabiltzaileak zuen ideia ez betetzearekin lotutako era guztietako kalte-galerengatik zuzenean edo zeharka izan dezakeen edozein erantzukizun baztertzen du. BCCFk adierazten du webak egoki funtziona dezan hartu dituela neurri tekniko nahiz antolakuntzakoak, bere aukeren eta baliabide teknologikoen arabera, birusik eta osagai kaltegarririk gabe. Hala ere, ezin du ondorengo hauen erantzule izan: (a) www.bculinary.com-en jasotako edukien eta zerbitzuen jarraitutasuna eta eskuragarritasuna (b) eduki horietan akatsik ez izatea eta gerta daitekeen edozein huts zuzentzea; (c) www.bculinary.com webgunean birusik edota gainerako osagai kaltegarririk ez izatea; (d) hartutako neurriak menderaezinak izatea; (e) www.bculinary.com-eko segurtasun-sistemak kaltetzen dituen edonork eragindako kalte-galerak. Hirugarren pertsonen aurrean, Erabiltzailea izango da erantzule bakarra www.bculinary.com webgunera hark berak edo haren izenean bidalitako edozein komunikaziotan, eta bai webeko edukiak eta zerbitzuak legez kontra erabiltzean ere. Mantentze-lanak, konponketak, eguneraketak edo hobekuntzak egin behar direnean, BCCFren esku dago aldez aurretik jakinarazi gabe aldi baterako www.bculinary.com-era sarbidea etetea. Horretarako baldintza egokiak daudenean, BCCFk ohar bat argitaratuko du webean, behar bezain lehenagotik, zerbitzuak eteteko aurreikusitako eguna bertan adierazita. www.bculinary.com webean izan daitezkeen beste orrialde batzuetarako estekek webgune batzuetara eraman zaitzakete, eta BCCFk ez du horien inolako erantzukizunik bere gain hartuko. Horien helburua Erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuk jakinaraztea denez, Erabiltzaileak web horiek zuzentzeko edukiaren eta erabileraren baldintzak bere ardurapean bakarrik eskuratzen ditu. BCCFk ez du bere gain hartuko Erabiltzaileek haren webeko edukiei eta zerbitzuei emandako erabileraren erantzukizunik. Horrenbestez, ez du bermatzen Erabiltzaileek aipatutako edukiei eta zerbitzuei eman diezaioketen erabilera honako erabiltzeko baldintza orokor hauetara egokituko denik, ez eta era arduratsuan egingo dutenik ere.