Lehiaketaren oinarriak
Kokapena eta adinak
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako nerabe-taldeek parte hartu ahal izango dute, bi modalitatetan banatuta, adinaren arabera:
12-14 urte bitartekoak edo 2013an, 20212an, 2011n eta 2010ean jaiotako gazteak, Lehen Hezkuntzako 6. mailatik DBHko 3. mailara bitarteko ikasleak barne. Kategoria hau ikasle errepikatzaileei, Hezkuntza Bereziko gela egonkorretako ikasleei eta adinaren irizpidea betetzen duten Lanbide Heziketako graduetako ikasleei ere irekita dago.
15-17 urte bitartekoak edo 2009an, 2008an eta 2007an jaiotako gazteak, hau da, DBHko 4. mailan, Batxilergoko 1. edo 2. mailan dauden ikasleak eta maila horietan egon daitezkeen ikasle errepikatzaileak, Hezkuntza Bereziko gela egonkorretako ikasleak eta adin-tarte horretako irizpideak betetzen dituzten Lanbide Heziketako ikasleak.
Taldeak
Taldeek 2- 3 kide izan beharko dituzte eta gela berekoak izan ikastetxearen edo prestakuntza ikastetxearen barruan..
Bi adin-modalitate:
12-14 urte (Jaiotze URTEAK 2013, 2012, 2011 eta 2010). 12-14 urte bitartekoak edo 2013an, 20212an, 2011n eta 2010ean jaiotako gazteak, Lehen Hezkuntzako 6. mailatik DBHko 3. mailara bitarteko ikasleak barne. Kategoria hau ikasle errepikatzaileei, Hezkuntza Bereziko gela egonkorretako ikasleei eta adinaren irizpidea betetzen duten Lanbide Heziketako graduetako ikasleei ere irekita dago.
15-17 urte (Jaiotze URTEAK 2009, 2008 eta 2007). 15-17 urte bitartekoak edo 2009an, 2008an eta 2007an jaiotako gazteak, hau da, DBHko 4. mailan, Batxilergoko 1. edo 2. mailan dauden ikasleak eta maila horietan egon daitezkeen ikasle errepikatzaileak, Hezkuntza Bereziko gela egonkorretako ikasleak eta adin-tarte horretako irizpideak betetzen dituzten Lanbide Heziketako ikasleak.
Errezeta berridaztea
Idatzi errezeta berri bat zuen aitona-amonen errezeta batean. Egiten dituzuen aldaketak arrazoitu beharko dituzue.Grabatu bideo bat
Grabatu euskarazko edo gaztelaniazko bideo bat, non azalduko baituzue errezetaren jatorria, zergatik aukeratu duzuen, zer pausu eman behar dituzuen errezeta egiteko, zer produktu eta tresna erabili dituzuen eta zer plater bukatu duzuen. Bideoak 2 eta 3 minutu artean iraun beharko du. Bideoarekin batera, ez ahaztu errezeta sartzea.