1. ERANSKINA PRIBATUTASUN POLITIKA

Honako pribatutasun politika honek (aurrerantzean, "PRIBATUTASUN POLITIKA") arautzen du, era orokorrean, zuk helarazi dizkiguzun datu pertsonalak BASQUE CULINARY CENTER HEZKUNTZA FUNDAZIOAK (hemendik aurrera, “BCCH”) biltzea eta tratatzea; https://www.bculinary.com/es (aurrerantzean, "WEBGUNEA") domeinu-izenaren bitartez bisita daitekeen web orriaren erabiltzailea zara zu, orriaren barruan direla blog-zerbitzuak, sare sozialak, "Newsletter" informazio zerbitzuak edo WEBGUNEAren bitartez une bakoitzean eskuragarri dauden beste funtzionaltasun guztiak. Horrek guztiak ez dio kalterik eragingo WEBGUNEAn eskuragarri dauden atal, inprimaki edo zerbitzuetan zuri informazioa egokia emateko eta, behar denean, zure onespena jasotzeko finkatutako berariazko aurreikuspenei. BCCHk bere esku dauka PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eskubidea, lege, jurisprudentzia edota administrazio arloetako berrikuntzetara egokitzeko, bai eta une bakoitzean WEBGUNEAren bitartez garatuko dituen praktiketara egokitzeko ere, une oro haren eskubideak eta interesak aintzat hartuta. Edonola ere, BCCHk baliabide tekniko aproposak helaraziko dizkizu PRIBATUTASUN POLITIKA eskura izan dezazun, datuak babesteari dagokion arloan aplikagarria den araudiaren arabera guri jarraitzea dagozkigun informazio betebeharrak eskatu bezala bete ahal izateko.

1. Zein da zure datuen Tratamenduaren Erantzulea?
Ondorengo hau da zure datuen Tratamenduaren Erantzulea: BASQUE CULINARY CENTER HEZKUNTZA FUNDAZIOA, helbide soziala Donostia-San Sebastian hirian (Gipuzkoan) duena, Juan Avelino Barriola kaleko 101 zenbakian, Euskadiko Fundazioen Erregistroan F-309 Erregistro-zenbakiarekin erregistratua, eta G-75051813 IFK zk. duena. PRIBATUTASUN POLITIKArekin edota zure datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako edozein kontutarako, gurekin harremanetan jar zaitezke lehen adierazitako posta helbidean edota lopd@bculinary.com posta elektronikoko helbidean.

2. Nola lortu ditugu zure datuak?
BCCHn tratatzen ditugun datuak zeuk emandakoak izaten dira, honako hauen bitartez: (i) WEBGUNEAren bitartez nabigazioan zehar betetzen dituzun inprimaki guztiak (esaterako, WEBGUNEAren erabiltzaile bezala erregistro-inprimakia, harremanetarako inprimakia, informazioa eskatzeko inprimakiak, enplegu eskaintzei dagozkien inprimakiak edota hautatze-prozesuak, eta abar) edo (ii) kontsultarako mezu elektroniko bat bidaltzea. Baldin eta emandako datu pertsonalak hirugarren batenak badira, zuk bermatu egiten duzu hirugarren pertsona horri PRIBATUTASUN POLITIKA jakinarazi diozula eta haren baimena lortu duzula BCCHri zure datuak emateko, aurrerago adieraziko ditugun helburuekin. Horrez gain, sare sozialetako zure datuek izan dezaketen tratamendua jakinarazten dizugu BCCH dagoen sare sozial bakoitzean eskuragarri dauden korporazio-profilen bitartez; betiere sare sozial bakoitzean finkatuta dauden arauen eta baldintzen arabera. WEBGUNEAn eskura dauden inprimakietan bildutako datuak ematea nahitaezkoa izango da baldin eta izartxo baten bitartez (*) identifikatuta badaude, eta, eskatutakoa eman ezean, eskaera ezingo da kudeatu, ez erabiltzaile bezala erregistratzeko, ez informazioa eskuratzeko, ez "Newsletter" zerbitzuan izena emateko edo ez WEBGUNEAn eskura dagoen beste edozein zerbitzutarako.

3. Zer eratako datuak tratatzen ditugu?
BCCHn tratatzen ditugun datuak zuk zeuk eman dizkiguzunak dira, honako hauen bitartez: guk zurekin harremana formalizatzeko erabiltzen ditugun beharrezko inprimakiak, posta elektronikoa, edo, kasuren batean, BCCH partaide den sare sozialetan dauzkagun korporazio profilak. Bereziki, BCCHn honako datu-kategoria hauek tratatzen ditugu, WEBGUNEAri ematen zaion erabileraren arabera:

  • Identifikaziorako eta harremanetarako datuak (esate baterako izena, abizenak, NA, posta helbidea eta elektronikoa, telefonoa, etab.).
  • WEBGUNEAren erabiltzaile erregistratu bezala identifikatzeko kodea eta gakoak.
  • Interneten nabigatzeari buruzko datuak (hala nola, IP helbidea, web-orrietara bisitak, wifi sareetako konexioak, eta abar).
  • Ezaugarri pertsonaleko datuak, prestakuntza, enplegua, etab. (enplegu eskaerak/eskaintzak direnean edota zeure borondatez parte hartu duzun BCCHko hautatze prozesuak).


4. Zertarako tratatuko ditugu zure datuak eta zer zilegitasunekin?
Zure datu pertsonalen tratamenduak ondorengo xede hauek jarraitzen ditu:
  • Erabiltzaile bezala erregistratzeko aukera dagoenean, hori kudeatu eta izapidetzea.
  • BCCHk WEBGUNEAren bitartez zure esku jartzen dituen edukiak eta zerbitzuak zeuk eskuratu eta kudeatzea, blog-zerbitzuak, sare sozialak edo WEBGUNEAn une bakoitzean eskura daitezkeen beste edozein funtzionalitate barnean direla.
  • WEBGUNEAren edo posta elektronikoaren bitartez egindako informazio eskaerak, iradokizunak, kexak edo erreklamazioak izapidetu eta kudeatzea.
  • BCCHren edota BASQUE CULINARY CENTER FUNDAZIOAren merkataritza eta publizitate jakinarazpenak hainbat bidetatik, elektronikoak barne, zuri bidaltzea, aldez aurretik zure onespena jasota betiere, honako hauen inguruan: produktuak, zerbitzuak, eskaintzak, sustapenak eta aipatutako erakundeetako eta prestakuntzaren nahiz gastronomiaren arloko beste informazio garrantzitsuak.
  • Zure enplegu eskaera edo enplegu eskaintza batean zure izen-ematea eta dagokion hautatze-prozesuan zure parte hartzea kudeatzea.
BCCHk egiten duen datu pertsonalen tratamendua, aplikagarria den araudia aintzat hartuta, WEBGUNEAn horretarako jarritako mekanismoen bitartez zure borondatez helarazten dizkiguzun datu pertsonalak jasotzeko unean ematen duzun onespenean oinarritzen da. Gogorarazi nahi dizugu zure esku dagoela edozein unetan zure onespena askatasunez eta doan zure onespena ezeztatzea, ondorengo 7. artikuluan adierazita dagoenaren arabera.

5. Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
Jakinarazi nahi dizugu zure datu pertsonalak ondorengo hirugarrenei helarazi ahal izango zaizkiela:
  • BCCHk bere datuak jakinarazteko legezko betebeharra duen erakundeak eta administrazio publikoak.
  • Zuk aldez aurretik onespena emanda, BASQUE CULINARY CENTER FUNDAZIOA erakunde kideari edota BCCH nahiz BASQUE CULINARY CENTER FUNDAZIOA partaide dituzten beste erakunde batzuei; horren helburua izango da zure eskaerak eta kontsultak artatu ahal izatea, erakunde horiei eta euren jarduera nahiz produktuei buruzko jakinarazpen komertzialak zuri bidaltzea edota erakunde horiek egindako hautatze-prozesuetan zure parte hartzea kudeatzea.
Ez dago aurreikusita zure datuekin nazioarteko transferentziarik egitea.

6. Zenbat denboraz edukiko ditugu zure datuak?
Oro har, datu pertsonalak gorde egingo dira, harik eta zuk datuok tratatzeko onespena ezeztatu, horiek ezabatzea eskatu edo BCCHk bete beharreko lege betebeharrak burutu arte. Edonola ere, jakinarazi nahi dizugu BCCHk datuen arazketako barne politikak finkatuta dituela, bere esku dauden datu pertsonalak kontserbatzeko epeak kontrolatzeko xedearekin; hala, datuok baliogabetu egin ahal izango dira hasiera batean haiek eskuratzeko helbururako beharrezkoak edota egokiak izateari uzten diotenean.

7. Zer eskubide dituzu?
Datuak babesteko arloan aplika daitekeen araudiak zenbait eskubide jartzen ditu zure esku zeure datu pertsonalei dagokienez, eta eskubide horiek gauzatzeko aukera izango duzu datuok tratatzen direnean. Eskubide horiek ondoren adierazitako hauek dira:
  • Zure datuak eskura izatea: zure datuak eskuratzeko eskubidea duzu, zurekin lotutako zer datu pertsonal tratatzen ari garen jakin ahal izateko.
  • Zure datuak zuzendu edo ezabatzeko eskatzea: egoera jakin batzuetan, gu tratatzen ari garen zure inguruko edozein datu pertsonal oker badago, zuzentzeko eskubidea duzu, edo, areago, baita horiek ezabatzea eskatzeko ere, baldin eta, besteak beste, datu horiek dagoeneko hasiera batean jaso ziren helburuetarako beharrezkoak ez badira.
  • Zure datuak tratatzea mugatzeko eskatzea: egoera jakin batzuetan, zure datuen tratamendua murriztea eskatzeko eskubidea duzu; hori horrela gertatuz gero, jakinaraziko dizugu erreklamazioak gauzatzeko edo horietatik defendatzeko soilik kontserbatuko ditugula, datuak babesteko arloan aplikagarria den araudian aurreikusita dagoena aintzat hartuta.
  • Zure datuak eramangarriak izateko: egoera jakin batzuetan, zuri buruz aldez aurretik zeuk helarazi dizkiguzun datu pertsonalak jasotzeko eskubidea duzu, guztiok erabiltzeko irakurketa mekanikoko formatu egituratuan, bai eta tratamenduaren beste erantzule bati helarazteko ere.
  • Zure datuak tratatzeari uko egitea: egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularrarekin lotutako arrazoiengatik, baduzu eskubidea zure datuak tratatzeari uko egiteko; hori horrela izanik, horien tratamendua eten egingo genuke, baldin eta, nahitaezko legezko zioengatik edo izan daitezkeen erreklamazioetatik babesteko, horiek ezinbestean kontserbatu beharrik ez badago.
Halaber, eskubidea izango duzu beti, edonoiz, zure onespena ezeztatzeko; horrek ez lioke kalterik eragingo zure ezeztatzearen aurreko onespenean oinarritutako tratamenduaren legezkotasunari. Eskubide horiek gauzatu ahal izango dituzu eskaera-idatzi bat BCCHra bidalita, 1. atalean adierazitako posta helbidean edo lopd@bculinary.com helbidera mezu elektroniko bat igorrita. Azkenik, aipatu nahi dizugu erreklamazioa jar dezakezula eskumena duen Kontrol Agintaritzaren aurrean (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia), bereziki eskubideak gauzatzeko garaian ez baldin bazara asebeteta geratu. Agintaritza horrekin jar zaitezke harremanetan, haren web-orriaren bitartez: www.aepd.es

8. Segurtasun neurriak
BCCHk une oro konfidentzialtasun osoarekin tratatuko ditu zure datuak, horiek behar bezain isilpean zainduta, datuak babestearen esparruan aplikagarria den araudian aurreikusitakoa aintzat hartuta; horretarako, datuen segurtasuna bermatzeko eta haiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea ekiditeko beharrezko neurri tekniko eta antolaketakoak hartuko dira, kontuan hartuta teknologiaren egoera, bildutako datuen ezaugarriak eta datuok jasan ditzaketen arriskuak.

9. Cookien politika
Lehengoaz gain, WEBGUNEAK Cookien Politika bat finkatuta duela adierazi nahi dizugu, ondorengo estekaren bitartez eskura daitekeena.