OINARRIAK

  • Adinaren arabera bi modalitateetan banatuta, 12-14 (D.B.H.-ko 1., 2., eta 3. mailen baliokidea) eta 15-17 (D.B.H.-ko 4. Mailen eta Batxilergo-ko 1. eta 2. mailen baliokidea) urte bitarteko Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako nerabeek osatutako taldeek parte hartuko dute. Modlitate bakoitzeko adinak talde bakoitzeko partaide guztiek errespetatu beharko dituzte. Hau betetzen ez bada ez dute lehiaketan parte hartuko.
  • Taldeek 2-4 pertsona bitartekoak izan beharko dute.
  • Aukeratutako errezeta, aiton/amonen errezeta batetik oinarritua izan beharko du. Errezeta bereganatu eta berri bat osatu beharko da, aldaketa justifikatuz.
  • Errezeta bideo motz batean burutu beharko da (2 minutu gutxienez eta 4 minutu gehienez). Bertan, jatorria, zergatia, errezetaren pausoak eta erabilitako produktu/tresneria eta platera amaitua azaldu beharko da. Horrekin batera, errezeta bidali beharko da.
  • Bideoak euskara hizkuntza oinarritzat izan behar du.
  • Bideoa YouTuben sortutako kanalean zintzilikatu beharko da.
  • Bideoa zintzilikatzeko eta errezetak bidaltzeko epea 2019ko ekainaren 3a izango da.

BALORAZIO IRIZPIDEAK

Publikoaren balorazioa

  • YouTube orrialdean atsegite gehien dituen bideoa
  • YouTube orrialdean gehien ikusi den bideoa

Balorazio teknikoa

  • Errezetaren jatorria eta honen azalpena
  • Jatorrizko errezetaren eta berriaren arteko lotura
  • Errezetaren berrikuntza maila
  • Errezetaren kalitatea eta oreka
  • Erabilitako teknikak
  • Erabilitako produktuak bertakoak eta garaikoak izatea
  • Errezeta idatziaren kalitatea
  • Plateraren aurkezpena
  • Talde lanaren maila
  • Bideoaren kalitatea
  • Puntuazio berezia

DATA GARRANTZITSUAK

  • 2019/06/03 | Bideoak zintzilikatzeko eta errezetak bidaltzeko azken eguna.
  • 2019/06/05 | Lurralde bakoitzeko modalitate bakoitzeko bideo bat aukeratuko da.
  • 2019/06/15 | Sari banaketa ekitaldia Basque Culinary Centerren: Aukeratutako taldeek, guztira 6k, Basque Culinary Centerren beraien errezetak burutuko dituzte eta 3 epailez osatutako epaimahai batetan aurkeztuko dituzte. Ondoren, beraien gonbidatuekin batera, sari banaketa egongo da koktel berezi batean. Gonbidatuak partaideen familia-kideak izango dira, talde bakoitzak 4 gonbidapen izango dituelarik.
  • 2019/07/01 | Saria: Basque Culinary Centerren Kanpamendu Gastronomikoa Internazionalak: Modalitate bakoitzeko talde irabazle bat izango da. Irabazle guztiek 2019ko Culinary Camp Kanpamendu Gastronomiko Internazionaletan plaza bat izango dute beraientzat.