COOKIEN POLITIKA

1. ZER DIRA COOKIEAK ETA ZERGATIK ERABILTZEN DITUGU BASQUE CULINARY CENTERREN

Web orri jakin batzuetan sartzean erabiltzailearen gailuan deskargatzen den fitxategi bat da cookiea, ekipo horretatik egindako nabigazioari buruz informazioa bildu eta berreskuratu ahal izateko erabiltzen dena. Cookiei esker, besteak beste, aipatutako web orriak Erabiltzailearen erabakiei eta ohiturei buruzko informazioa bildu eta berreskura dezake. Basque Culinary Centerren gure webaren barruan izandako esperientzia pertsonalizatzeko eta nabigazioa errazteko erabiltzen ditugu. Garrantzitsua da nabarmentzea cookieak erabiltzean Erabiltzailearen datu pertsonalik ez dela ematen. Erabiltzaileak cookieak ez onartzeko konfigura dezake haren nabigatzailea; era horretan, ez litzateke esperientziaren pertsonalizazioa aplikatuko, baina gure webeko edukietara normal sartu ahal izango luke. Wikipedia (http://es.wikipedia.org/wiki/Cookie_(informática)) orrian informazio gehiago eskura daiteke cookieak zer diren eta nola funtzionatzen duten jakiteko.

2. ZER ERATAKO COOKIEAK ERABILTZEN DITU BASQUE CULINARY CENTERREN WEBAK

Cookieak, horien iraunkortasunaren arabera, bi eratakoak izaten dira: saioko cookieak edo iraunkorrak. Lehenengoak Erabiltzaileak nabigatzailea ixten duenean iraungitzen dira. Bigarrengoak, aldiz, haien jatorrizko helburua betetzean edo eskuz ezabatzen direnean iraungitzen dira. Horrez gain, duten helburuaren arabera, cookieak era honetan sailka daitezke:

  • Errendimenduko cookieak: cookie mota horrek zerbitzuetan dauden tresnetarako lehentasunak oroitzen dituenez, ez dauka zerbitzua behin eta berriz konfiguratu beharrik zuk bisitatzen duzun bakoitzean. Esate baterako, tipologia horretan sartzen dira honako hauek:
    • Bideo- edo soinu-erreproduzigailuen bolumen-egokitzapenak.
    • Nabigatzailearekin bateragarriak diren bideo-transmisioko abiadurak.
  • Geolokalizazioko cookieak: web edo zerbitzu bat eskatzen duen Erabiltzailea zer herrialdetan dagoen jakiteko erabiltzen dira cookie horiek. Cookie hori erabat anonimoa da, eta edukia haren kokapenera bideratzen laguntzeko soilik erabiltzen da.
  • Erregistroko cookieak: Erregistroko cookieak Erabiltzailea erregistratu denean edo gero saioa ireki duenean sortzen dira, eta webean nahiz zerbitzuetan hura identifikatzeko erabiltzen dira, helburu hauekin:
    • Erabiltzailea identifikatuta mantentzea, halako moduz non, zerbitzua, weba, nabigatzailea edo ordenagailua itxita ere, gerora edo beste egun batean zerbitzu edo web horretan sartzen baldin bada, identifikatuta jarraituko duen; hala, haren nabigazioa errazagoa izango da, ez baitu berriz identifikatu beharrik izango. Funtzionaltasun hori kendu egin daiteke, Erabiltzaileak irteteko funtzionaltasuna klikatuta; era horretan, cookie hori ezabatu egingo da, eta Erabiltzaileak, hurrena webean berriz sartuz gero, saioa hasi beharko du identifikatuta izateko.
    • Erabiltzailea zerbitzu jakin batzuetara sartzeko baimenduta dagoen egiaztatu.
    • Gainera, zerbitzu batzuek hirugarrenen konektoreak erabil ditzakete, hala nola Facebook, Twitter edo Google. Erabiltzailea zerbitzu batean sare sozial baten edo hirugarrenen identifikazio-sistema baten egiaztagiriarekin erregistratzen denean, cookie iraunkor bat gordetzeko baimena ematen dio horri; iraungi arte, identitateaz oroitzen da eta webera sartzea bermatzen dio. Erabiltzaileak cookie hau ezabatu eta webera sartzea ezeztatu ahal izango du sare sozialen edo hirugarrenen identifikazio-sistemen bitartez, berak zehaztutako sare sozialean haren lehentasunak eguneratuta.
  • Analitikako cookieak: Erabiltzaile batek web edo zerbitzu bat bisitatzen duen bakoitzean, kanpoko hornitzaile baten erreminta batek (Google Analytics eta antzekoek) cookie analitiko bat eratzen dute erabiltzailearen gailuan. Cookie hori bisitan soilik eratzen da, eta Basque Culinary Centerreko zerbitzuetara egindako hurrengo bisitetan bisitaria era anonimoan identifikatzeko baliatuko da. Ondorengo hauek dira horrekin lortu nahi diren helburu nagusiak:
    • Cookien bitartez Erabiltzaile nabigatzaileak era anonimoan identifikatzeko aukera ematea (nabigatzaileak eta gailuak identifikatzen dira, ez pertsonak), eta, horrenbestez, bisitari kopurua eta denboran horien joerak gutxi gorabehera zenbatzea.
    • Eduki bisitatuenak, eta beraz erabiltzaileentzat erakargarrienak, era anonimoan identifikatzea.
    • Sartzen ari den Erabiltzailea berria den ala bisita errepikatu duen jakitea.
Garrantzitsua: Cookiea ez da inoiz ere identifikatzea ahalbidetuko duen inolako datu pertsonali lotuta egongo. Cookie horiek erabiltzaileek gunean bizitakoa optimizatzen laguntzeko asmo estatistikoekin soilik erabiliko dira. Analitikako erreminta horien pribatutasun politikari buruzko informazio gehiago hemen: Google Analytics

3. NABIGATZAILEAN COOKIEAK NOLA DESGAITU

Gaur egun nabigatzaile gehienek aukera ematen diote erabiltzaileari cookieak onartu nahi dituzten ala ez konfiguratzeko. Egokitzapen horiek eskuarki nabigatzaileko menuan "Aukerak" edo "Lehentasunak" ataletan egoten dira. Hona hemen nabigatzaile nagusienetan cookieak konfiguratzeko jarraibideak:

  • Chrome: Konfigurazioa -> Aukera aurreratuak erakutsi -> Pribatutasuna -> Edukiaren konfigurazioa. Informazio gehiago izateko, Google-eko euskarria edo Nabigatzaileko Laguntza kontsulta dezakezu.
  • Firefox: Tresnak -> Aukerak -> Pribatutasuna -> Historia -> Konfigurazio pertsonalizatua. Informazio gehiago izateko, Mozilla-ko euskarria edo Nabigatzaileko Laguntza kontsulta dezakezu.
  • Internet Explorer: Tresnak -> Interneteko aukerak -> Pribatutasuna -> Konfigurazioa. Informazio gehiago izateko, Microsoft-eko euskarria edo Nabigatzaileko Laguntza kontsulta dezakezu.
  • Safari: Lehentasunak -> Segurtasuna. Informazio gehiago izateko, Apple-eko euskarria edo Nabigatzaileko Laguntza kontsulta dezakezu.